1KATAMOTZA


Ehizara doa katamotza;

ezin du jasan ohe hotza…

Begiak erne, tripa hotsa;

gupidarik ez, urrun lotsa


Basatia du begirada,

ikaratzen nau, egia da;

maite du maite bere oihana,

sasi ta suge, dena jana


Izan libre, pizti maite,

bihotzak agindu arte!

Ez onartu kaiolarik,

ez kabi, ez kate!


Maiz betetzen du bere nahia,

laguna zaitu edo etsaia;

hurbil zaitezke, ez da zaila,

bizirik irten... Nola baina?

2DYNAMITE GIRL


Hara non agertzen den...

Jada bakerik ez da,

jada ez da inor aspertzen


Bihotz handi horren jabe,

bat (er)e lotsarik gabe.

Batek daki nor ote den…


Nire aurrean paratu,

begiez dena eskatu,

hasi zait hatsa xurgatzen


Ez heldu hortik, askatu.

Ezin gehi(ag)o, barkatu,

utzidan arnas hartzen!


Ezin itxaron, ezin ase,

ezin gelditu dena hartu arte


Dynamite girl

ez dun hire hitza gogoratzen?

Dynamite girl,

ez naun hi(re)kin gehi(ag)o haserretzen…

Dynamite girl, oh Dynamite girl


Oso ederra haiz, baina

ez gaitezen engaina,

badakin nola amaitzen den…


Ezin oreka lortu,

ezin zubirik sortu,

min hartuko dugu

azkene(a)n


Hire hitz ederretan

sinisten dut benetan,

ez geldi, segi idazten…


Gau hartan, elurretan,

ez geneki(e)n, ordekan,

aldi berean dantzatzen

3HEL NAZU


Hel na(za)zu, arren!

Ta ikusiko dugu noraino iristen garen…

Emadazu arreta, ez nago ta erreta…

Gora gu! Atzo baino gorago!


Hel na(za)zu gogor!

Une hura pasa zen, ahaztuta dago…

Ase ezina baitzara

bustiko zaigu izara…

Oihua bota, emon, auuuuu!!!

Dena prest dago,

prest dago


Ta zailtasunak galdu ziren,

orain erraz dirudi denak…

Bihotzak garaile dira;

orain nahi dudana zu zara


Hel na(za)zu, otoi!

Mundura irekita amets kobazulo ho(r)i…

Biok batera, haurtxoen parkera…

Ura, uda, bero, guda...

nahastuta dena,

nahastuta…

4UNE BAT


Iraganetik datozen

bide ho(r)iek guztiak

hona datoz, hona daramate


Zenbat talka, zenbat zori,

zenbat kasualitate,

zenbat patu oraina iritsi arte


Irekita, distiratsu,

sasi artean

estalita zeuden zenbait ate


Zulo beltzak nabarmentzen

oinen azpian,

sendo ziruditen zoru haiek…


Ez da ezer geldi(ri)k hemen…

Une bat…


Milaka milioika urte

zure gerrian

hasierako indar hura bera…


Ezinezkoa zirudi(e)n

pasarte hura,

gertu gertatzean, gertatu da


Malko gazi bat amiltzen

zure mendian,

lasaitasun bailararen bila


Murgiltzen naiz, bustitzen naiz,

epel da ura…

Itxaron apur bat, ez piztu argia...


5HEMEN


Hemen...

Orain, hemen


Hemen...

Zein zaila den...


Hemen...

Berriz, hemen


Hemen...

Zein eder den...


Eta bizi, soilik bizi…!

Denboran barrena,

alferrik goaz ihesi,

gure barruan da

6GORA EUSKAL GERRIA ASKATUTA!!


Ikaratzen naun…

Ez den berria hau.

Tratu bat egingo al degu?


Har itzan hiretzat

laino guztiak;

neretzat uda ta negu


Igaroko da

gure zokora

izartxo bat bero-bero


Bedeinkatua

lore santuba,

besterik ez det espero


Zoratzen nau,

ezin barka(t)u.

Goza, goza(t)u

goiz ta gau…


Gora gerriak,

askatu berriak…

Ipuin bat egingo al degu?


Txano gorria,

otso zerria…

Anboto eta hanbat leku…


Laguntasuna,

hurbiltasuna…

Aurrera pauso bat gero


Sartu muturra,

txori kuttuna,

egunez eta egunero


7ERROCK


Heldu nauzu urrundik,

haizeaz bertara,

garai huts hunetan

agur, zuregana


Oroitu ezazu

lurra zu zirela,

zeruko hodeiak

ur diren bezala


Igaro dituzu

hanbat atsekabe,

bai eta doluak

sena galdu arte


Begiak hertsiak,

ikusten da fite,

barneko pausoak

sortzen dizu bide

8ESAN


Orain ez da ezer ikusten,

mantu beltza baizik;

itzalek estaltzen dituzte,

ez dago biderik...


Oihana....


Barrutik dator neregana,

oso sakonetik.

Beroaz bustitzen du dana…


Agortu zait denbora,

agortu zait denbora

ta banoa, ta banoa, ta banoa…

...Beste pauso bat!


Esan, esan behar dezuna…

...edo isildu.

Bueltaka darabilzu dana,

astindu!


Ozen, zuzen, talkatu arte,

lehertu!

Ume baten negarrean zaude,

esnatu!


Esan, esan behar dezuna…

...edo isildu.

Bueltaka darabilzu dana,

astindu!


Orein baten indarraz alde,

biluztu!

Zeruari begira, maite,

oihukatu!


Lore baten alboan zaude,

laztandu!

Galdu azken ahalegin batez,

beldurra



9KONTAIZKIDAZU


Har ezazu baloia,

bañadoria,

erretzeko zeozer,

soineko horia;

gominolak, pekatzeko,

denbora ere pausatzeko,

bandera gorria eta beltza


Zuk gida (e)zazu…

Ni atzeko aldean,

talka egingo degu

frenatzean…

Aho batez solasteko,

beldurrik ez jolasteko,

hanka bat lurrean nahikoa…


Eta kontaizkidazu gorputzaz

istorioak

ta gogoratuko ditugu

hizkuntza zaharrak,

marraztuko ditut zugan

Egiptoko dunak...

haizeak...


Muxu bat gerrian,

ahaztu baino lehen,

lore bat ahoan…

Usaindu, arren!

Momentuaz gozatzeko,

lotsak ere uxatzeko…

Dena amaitzen da tamalez


Sortuko al didazu

mami txuria?

Aspaldi galdutako

jakinduria,

lehoi emeak ehizatzeko,

mundua menderatzeko,

erakutsi dizun guztia 

ERRAIAK

Ongi etorriOngi_etorri.html
Argazkiak/PhotoArgazkiak-Photo.html
BioBio.html
DiskografiaDiskografia.html
BideoBideo.html
LinksLinks.html
KontaktKontakt.html
PrentsaPrentsa.html

XABI SAN SEBASTIAN