GOIZEKO LAUETAKO AIREA

Goizeko lauetako airea
leun sartzen da
leiho irekian barrena...

Gozo, oso poliki
kaixo, zer moduz?
diot nik.
Kaiko itsas usain bustia
dakar gaur opari...

Olatuen abestia
patxadaren aberri
hondartza zabalaren
aspaldiko poz hori.

Ta inoiz ikusiko ez dudan
parajearen distira ugari.
Goizeko lauetako aireak
egin dit irri.

HERENSUGEA



Herensugearen sabelean
bere suge dantzaren menpean,
atzo bihotza errea zeukan
kixkali ginen hemen barruan.

Orain gora, orain behera
ezin fida, ezin gera...

Gailurretik urpe sakonera
ezer ez da gaur atzoko bera,
une batez gelditu sikiera
lasaitu bat ta segi aurrera.

Orain gora, orain behera
ezin fida, ezin gera...

ATZO NAIZ


Harritzekoa da
suaren orbana
atzetik doana
barruan dudana.

Atzo naiz, gaur nintzen
etzi egingo dut hasperen
ahazturik lehen bait lehen.

Ezinbestekoa
aurrean geroa
esaidan eroa
ta eman beroa.

Atzo naiz, gaur nintzen
etzi egingo dut hasperen
ahazturik lehenbailehen.

Atzo naiz, gaur nintzen
bihar zer?

GAUEZ

Gauero hegaldi bat
barruan asea sumatu gabe
eztia ahoan
lanbroa begi argi horien jabe.

Indarra gainezka
sasi artean ezin egon bare
bihotza, haragia
ahalegin bakoitzak urratuta ere.

Gauero heriotza...
mundua aurrera doan seinale
goizero jaio
eta gu sateliteen pare.

Heldu ba laguna
eskainitakoari egin barre
zaunka, oihu...
agur samintasunaren larre.

Agian
barrua keak jan dizu sarri
sekulan bide argirik ez duzu igarri
halere...
amaitu den segurtasunik ez dut...

BAZOAZ

Alde batetik agertu zara
disimuloz...
...ta ez zaitut begiratu nahi.
Aitzakiaren batekin
ene aurrean gelditu,
goma batez
ilea bildu...
lepoko azala erakutsi didazu...
Zure amutan trabatuta nire begiak
...ta ez zintudan begiratu nahi
besoak goian
besapea eskainiz bezala,
gerri mugimendutxo batez...
zure perfila
demontre! badaukazu!
uuuuh...
Eta orduan...
bazoaz
orduan bazoaz...

Hasperen batez onartuta zure joana,
...ta ez zaitut begiratzen ja
bat-batean
zerbait ahaztu bazenu bezala
aingerutxo aurpegi batez...
irribarre estua bidali didazu
Eta orduan...
banoa
orduan banoa...eta orduan...
bazoaz
orduan bazoaz...

GU HAREN ITZALA

Grabitate indarra
eme eta arra...
indarrez piztu zen gure izarra.
Partikula pila
bat bestearen bila
beroa askatuz bihotz opila.
Lilura amaitu zen
ohiturak arautzen
larru gorria
hasi ginen erretzen.
Gero maitasuna
elemento astuna
bildurra, jabetza
gero osasuna.
Halako egun batez...
ez zen nahikoa nahia
erretzeko besterik ez
heldu zen hotz garaia.

Beroaren faltan
bat bestearen aurka
harridura eta minez
egin genuen talka.
Gure masa zela
ta ez zela
gure arteko harek
eztanda egin zuen
oroimen zeruan betiko utziz
gu haren itzala.

ILUNEAN

Ilunaren une ilunenean
begiak ilunera
ohitutzen dira.

Orduantxe hantxe agertzen dira
izarren begi horiek...
nigan jarri dira
ni ere naiz haiei begira
hau beroa!

Badira batzuk ttipi ttipiak
bilatuz ezin dira
aurkitu inolaz.

Begirada paratuz beltzean
haiek nahi dutenean...
pizten ari dira
tamalez nitaz paso dira
alu horiek!

Iluntzean ez etsi ba,
eramaten gaituen ontzia
abian da
badoa, zoroa
amaitzen ez den bidaia honetan
badoa...
hara doa...

TA NIK ZER DAKIT

Ta nik zer dakit
ongi den
den gaizki
zuzen den, oker
goi, behe
mehe ala lodi?

Ta nik zer dakit
koldarkeria den
bizi gogoa
ausardia
borroka, eromen?

Esatekotan...
agian barru...
agian kanpo...
agian pisu edo ziklo...
planeten antzera akaso.

Ta nik zer dakit...
txitxarro bat naizen
inoiz lehoi bat
herensuge
panpin edo euli...?

Ta nik zer dakit...
zer den eskubide
irudipen soila
egia,
historia
histeria...?

Esan dezaket
min eta negar...
bildur ta indar...
pauso ero
bero
arnas, jolas
zorion eta zoritxar...
zorion eta zoritxar...

IRRIFAR BAT

Benetan...ez zaitut ulertzen
benetan harritzen nauzu...
ez zaitut gustora ikusten
zer gertatzen da? Esaidazu.

Ez dezu triste egoteko
inolako arrazoirik
dena egina ematen zaizu
zertan huts egin dizut nik?

Ez dizut pentsatzeko ordaintzen
ez dizut laguntza eskatu
berdin zait bizirik zauden ala ez
baina mesedez, emaidazu...

Irrifar bat
argazkirako
irrifar luze, zabal, zoriontsu bat.

Arrotza ematen dezu
arrotza ta pixkat lerdo
horrela ez zoaz inora
gizarajoa! Goian bego...

Pasa zan zuen garaia
pasa zan, horrela hobeto.
Zain ezazu behingoz itxura
ondo da, orain emaidazu...

HOGEI ASTE

Hogei aste jada
bera gabe baina
ezin ahaztu dana
ezin hoztu sutondoa.

Ahalegin hutsala
atea itxi nahia
tartean zerbait da
hautsi beharreko haria.

Urrun baina
gertu usaina
begirada
hor nonbait galdua.

Haizeak darama
nekearen zama
orain ageri da
azpian zan estalia.

Urre baina
mina haina
ezin bada
betor aire berria.

Hogei aste jada...

HARRITZEKOA DA

Harritzekoa da
ematen duen lana,
nola jolasten den
uzten duen orbana.

Minik gabe
ez omen bide
eta hala ere
bizi gose.

Harritzekoa da
zaurien beharra
nolabait heltzeko
bizitza bakarra.

MILAKA PINGUINO

Milaka pinguino
ixilik, lerroan
haize hotzaren hotsaz.

Aurrera itsu...
ala ez?

Are haratago...
are eta hotzago!
urrunago...

Izarrak gure inguruan
bueltak ematen
sumatu arte...

HURRENGO TAUPADAREN ZAIN

Ta nundik dator
uhin maitakor?

Bultzatuz, epela
beti aurrera...
temati, aldakor
atzoko bera...

Orain lurrera
orbel artera.

Lokatza, harriak
bakar antzera...
haize hotz xamarra
nun-nahi aukera...

OSPELA

Ongi etorriOngi_etorri.html
Argazkiak/PhotoArgazkiak-Photo.html
BioBio.html
DiskografiaDiskografia.html
BideoBideo.html
LinksLinks.html
KontaktKontakt.html
PrentsaPrentsa.html

XABI SAN SEBASTIAN