XABIER SAN SEBASTIAN
XABIER SAN SEBASTIAN
LOREAK eta ZAURIAK
XABIER LETERI KANTARI
Beñat Gaztelumendi: Bertsoak eta testuak
Xabier San Sebastian: Ahotsa eta gitarra
Joserra Senperena: Pianoa
Quico Pugès: Biolontxeloa
EMANALDIAK:
2020
-Abenduak 4, Zarautz, Modelo Aretoa, 19:00
-Abenduak 11, Hondarribia, Itsas Etxea, 19:00
-Abenduak 13, Oiartzun, Elorsoro Kiroldegia,18:00 Gonbidatuak: Antton Valverde, Oihana Lekuona
-Abenduak 17, Hernani, Biteri Kultur Etxea, 19:00
-Abenduak 26, Usurbil, Sutegi Aretoa, 18:00
2021
-Urtarrilak 29, Eibar, Coliseo Antzokia, 19:00
-Martxoak 11, Bilbo, Arriaga Antzokia
-Martxoak 12, Tolosa, Leidor Antzokia
-Martxoak 26, Andoain, Bastero Kulturgunea
-Maiatzak 21, Lazkao, Areria Aretoa, 19:00
-Maiatzak 29, Durango, Landako Gunea 19:00 SARRERAK ESKURATU
-Ekainak 5, Donostia, Tabakalera Patioa 19:00 SARRERAK EROSI
-Ekainak 27, Azpeitia, Soreasu Antzokia SARRERAK EROSI
-Uztailak 17, Elorrio, Musikaire Jaialdia
-Abenduak 3, Urnieta, Sarobe aretoa 19:00 Azken emanaldia!!
Harremana eta kontratazioa:
"Loreak eta Zauriak" Xabier Lete oroitu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da. Oroitzea, ekintza aktibo gisa ulertuta. Oroitzea lehen beste norbaitek kantatutakoa kantatzea delako, baina gaur egun kantatzen duten horien sentiberatasun, ahots eta gorputzetatik. Oroitzea ez baita iraganera begirako ekintza bat bakarrik: oroitzeak balio du gaurko munduari kantatzeko, lehendik jasotakotik zerbait berria sortzeko. Emanaldi honetan elkarrizketa nabarmena izango da Xabier Letek beregan bildu zituen bertso munduaren eta musika munduaren artean. Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da "Loreak eta Zauriak". Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.